Albisteak

Lide Amilibia: "Agenda Nagusi gobernuaren eta herritarren agenden arteko elkargunea da"

2018 Ekaina 21

  • “Ez dugu ahaztu behar gure gizarte zibila zaharkituta dagoela; pertsonen % 21ek gainditu egin du 65 urteko tartea”.
  • Adinekoen ahalduntzea partaidetzarako eta gizarte-eraldaketarako autonomia-erkidegoan.
  • Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, EHU-UPVren Udako Ikastaroetan”.

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, ”Adinekoentzako gobernamenduaren euskal estrategia” azaldu du, eta “Agenda Nagusi” delakoa nabarmendu du, “adinekoentzako parte-hartze publikoko eta sozialeko eredu gisa, egungo gobernamendu-eredua hobetzekoa, bereziki kolektibo horrentzat”.

Donostia-San Sebastiango Miramar Jauregian egiten ari diren UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak zera esan du: “Agenda Nagusi gobernuaren agendaren eta herritarren agendaren arteko elkargunea da; izan ere, “eredu” eta “espazio” da, ezagutza kolektiboa sortzeko. Gainera, erabaki hobeak eta gizarte-errealitatearekin konektatuago dauden erabakiak hartzen laguntzen digu”.

Amilibiak azaldu du “Agenda Nagusi adinekoentzako egungo gobernamendu-eredua hobetzeko ekimena dela, Zahartze Aktiborako Euskal Estrategiaren (2015-2020) helburu nagusietako bat, 2020rako Euskadiko XI. Legegintzaldiko Gobernu Programan Giza Garapen Jasangarri izenekoaren barruan aurreikusi bezala; horrek gure herrialdea gobernamendu publikoan Europako eskualde berritzaile gisa finkatzeko beharra defendatzen du”.

Amilibia sailburuordeak zehaztu du Zahartze Aktiborako Euskal Estrategiaren (2015-2020) bidez “gobernu-agendari ematen zaiola erantzuna, gaitasun berritzailea behar duten erronka konplexuz betea, ahalik eta oinarri zabalenarekin, erabaki hobeak hartu ahal izateko; hori guztia, desafekzio demokratikoko eta politikarekiko eta erakundeekiko konfiantzarik ezeko giroan. Ez dugu ahaztu behar gure gizarte zibila zaharkituta dagoela; pertsonen % 21ek gainditu egin du 65 urteko tartea”.

“Adinekoek, Euskadin, zeregin aktiboa eskatzen dute bizitza publikoan, ezagutza eta esperientzia emateko gaitasunarekin. Baina, kasu batzuetan, politikarekiko eta erakunde publikoekiko konfiantza galdu dute”, esan du Amilibiak.

 

Sailburuordeak bertaratutakoei azaldu die gobernamenduaren eta gobernagarritasunaren artean zer desberdintasun dagoen, “izan ere, gobernamendua funtsean tresna analitikoa eta deskribatzailea da, eta gobernagarritasuna gobernu batek politika publikoak formulatzeko eta ezartzeko gaitasuna, erakunde publikoek eskariak edo premiak politika edo arauketa eraginkortasunez eraldatzeko beharrezko baldintza nahikoei dagokienez”

“Hori dela eta, garrantzitsua da gizartearekin harremanetan egonik gobernatzea”, esan du Amilibiak.  “Adinekoak ahalduntzeko, bizitza publikoan esku hartzeko duten gaitasuna aitortu behar da, ekimenak edo arazo garrantzitsuei buruzko erabakiak hartzean. Parte-hartzea ez da bat-batekoa, plangintza berezia behar da eta gutxieneko tresna eta bide batzuk eduki behar dira, eta, horretarako, egiturak, dinamika kolektiboak eta kanal formalak identifikatu behar dira. Herritarrek bizitza publikoan eta politikoan parte hartzea, sistema demokratikoa sendotzeaz gainera, konpromiso kolektiboaren eragilea da, eta ondasun erkidearen alde adimen kolektiboa bideratzeko modurik onena".

Gaur egun, EAEn, biztanleen % 21 inguru 65 urtetik gorakoa da. Aurreikuspenen arabera, 2030ean ehuneko hori % 28ra igoko da, Eustatek emandako datuen arabera, eta, 2030 inguruan, Euskadiko bizi-itxaropena 82,6 urtekoa izan daiteke gizonetan eta 88,4koa emakumeetan. Aldaketa horiek beste batzuk ere badituzte mendekotasun-mailetan.