Albisteak

Agurain / Salvatierrak urrian eratuko du "Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, adineko pertsonekiko hiri lagunkoia" programa abian jartzeko talde eragilea

2019 Iraila 26

  • “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik – Agurain adineko pertsonekiko hiri lagunkoia” lagunkoitasun-mugimendua.
  • Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea: “Adineko pertsonen gobernantza eta ahalduntzean lider diren Europako herrialdeen artean kokatzen ari da Euskadi”.
  • Ernesto Sainz Lanchares: “diagnostikoa eta lagunkoitasun-plana, ekintzen ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza biltzen dituen etengabe hobetzeko zikloa”.

Agurain / Salvatierrak urrian eratuko du "Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, adineko pertsonekiko hiri lagunkoia" programa abian jartzeko talde eragilea

26_07_19_Agurain_Nagusiak__54_.JPG

2019.eko irailak 26

  • “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik – Agurain adineko pertsonekiko hiri lagunkoia” lagunkoitasun-mugimendua
  • Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea: “Adineko pertsonen gobernantza eta ahalduntzean lider diren Europako herrialdeen artean kokatzen ari da Euskadi”
  • Ernesto Sainz Lanchares: “diagnostikoa eta lagunkoitasun-plana, ekintzen ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza biltzen dituen etengabe hobetzeko zikloa”.

Agurain / Salvatierra, 2019/09/26

Agurain / Salvatierrako Udalak urrian eratuko du “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, adineko pertsonekiko hiri lagunkoia” programa abian jartzeko talde eragilea. Udalerriak erabaki zuen “Euskadi Lagunkoia Sustraietatik, adineko pertsonekiko hiri lagunkoia” ekimenari atxikitzea. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenak herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte-hartzea sustatzen du, zahartzen diren pertsonen bizitza erraztuko duten inguruneak sustatzeko lagunkoitasun-mugimendua garatzeko asmoz.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak adierazi duenez, “Adineko pertsonen gobernantza eta ahalduntzean lider diren Europako herrialdeen artean kokatzen ari da Euskadi”. Alkate Ernesto Sainz Lancharesen hitzetan, “ekimena garatzeko lau fase hauek dituen etengabe hobetzeko zikloari jarraitzen zaio: diagnostikoa eta lagunkoitasun-plana, ekintzen ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza”.

“Proiektu honen lan-metodologia herritarrek oro har eta adineko pertsonek —proiektuaren oinarri nagusia— parte hartzean oinarritzen da. Proiektua abian jartzeko, udalerriko boluntarioek osatutako talde bat eratuko da urrian. Horiek izango dira programaren funtsezko zutabea eta egingo duten lanean hainbat ikerketa- eta ekintza-arlo jorratuko dute, hala nola parte-hartzea, errespetua eta barne hartzea, herritarren parte-hartzea eta enplegua, gizarte- eta osasun-zerbitzuak, espazio publikoak eta eraikinak, komunikazioa eta informazioa, garraioa edo etxebizitza”, zehaztu du Sainz Lancharesek.

Irailaren hasieratik ari dira lanean ekintza horretan eta ekimenean interesa erakutsi duten pertsonei zuzendutako informazio-hitzaldi batekin emango diote amaiera urriaren 10ean, osteguna, 19:00etan, Udalaren Manu Yanke aretoan.

Zahartze-prozesua Agurain / Salvatierrako erabakien muinean ezarri nahi dugu. Proiektuaren talde eragileko kide izan nahi duen orok izena eman dezake hil honetan eta datorren astean udal-bulegoetan”, adierazi du Agurain / Salvatierrako alkateak.